Gure telefonoa erabil dezakezu!

Altxa Burua Oiartzun taldea sortu dute haur eta gazteek mugikorraz egiten duten erabileraz arduratuta dauden hamarnaka guraso oiartzuarrek. Lehenengo mugikorra 16 urterekin izatea gomendatzen dute adituek, baina gaur egun, haur zein nerabeek askoz ere lehenago eskuratzen dute bat. Non dauden jakiteko, zerbait gertatzen bada etxera deitu ahal izateko, lagunek dagoeneko badutelako edo beste hainbat arrazoi […]